Gaztelaniaz Frantsesez Ingelesez
Abesbatza 2001eko Otsailan sortu zen, Ekintza Ikastolaren magalean, musika zabaltzeko eta berarekin disfrutatzeko helburuz.
Donostiako Ekintza Ikastolako guraso, ikasle eta lagunek osatzen dute.
Errepertorian sartzen da bai polifonia (erligiosoa eta profana) eta bai folklorea ere, gure lurrako folklorea nagusiki: Kantuz (Lesbordes) Maitia nun zira (Uruñuela), Bihotz bat (Sorozabal), Zeruan eder ilargia (Aita Donostia), Agur Jaunak (Olaizola), Agur zaharra (Euskal herrikoia maisu Ansorenaren arregloekin), Nerea izango zen (Mikel Laboa),...
IKASTOLAren XXV. urteurrena zela eta, 2002ko Maiatzean editatu genuen gure 1go CDa eta abesti batzuk eskeini ziren urte horren Urriaren 25ean Donostiako Kursaal Auditoriumean.
Azken urte hauetan anitzak izan dira gure kontzertuak, bai gure kabuz eskeini ditugunak, bai beste abesbatzekiko hartu-emanetan izan ditugunak; Santa Maria, San Vicente, Sagrada Familia, San Sebastian eta Franciskotarrak dira Donostiako parrokia batzuk non abestu dugun; Tudela eta Torres del Río, Nafarroan; Biarritz eta Lourdes Frantziako hegoaldean, Gasteiz, Burgos, Erroma eta beste hiri batzuk.
Sortu zenetik, abesbatzaren zuzendaria Marina Lerchundi izan da.
Donostian jaioa, Irunako Pablo Sarasate Kontserbatorioan ikasi zuen, eta bertan Solfeo
irakasle izateko titulua eskuratu zuen. Ondoren, Donostiako Kontserbatorioan Abesbatza
Zuzendari izateko goi-mailako ikasketak burutu zituen Miguel Amantegi katedratikoarekin.
Haurren inguruko irakaskuntza-ikastaro eta abesbatzen zuzendaritza-ikastaro ugari egin ditu.
Duela hamalau urtetik Zarauzko “Schola Cantorum Santa Maria la Real”, Donostiako Ekintza
ikastolako Ekintza-txiki eta Ekintza Abesbatza zuzentzen ditu, DBH 3. mailako ikasleei ere musika
irakasten die.
Halaber, Gipuzkoako hainbat herritan helduentzako musika ikastaroak ematen ditu.